'Politikatik argi urtetara?'

Aditzen duten politikarien webguneak, Osoigo.com-ek, antolatutako foruma da 'Politikatik argi urtetara?'. Proiektuaren lehenengo 3 hilabeteetan herritarren erantzuna oso positiboa izan da, 1000 galderatik gora bidali baitzaizkie webguneko kide diren 50 politikariei. Jadanik Kongresuan, Europarlamentuan, Senatuan eta Parlamentu autonomikoetan ordezkaritza duten 13 alderditako 50 politikarik hartu dute Osoigon galderak erantzuteko konpromisoa.

Webguneak izandako harrera bikaina transmititzen eta herritarren zein politikarien arteko komunikazioa hobetzen segi nahi dugu. Horregatik antolatu dugu abuztuaren 6rako Osoigoren Foruma, 'Politikatik argi urtetara?'

Hurrengo politikariek parte hartuko dute Forumean:

• Odón Elorza, Gipuzkoatik diputatua Diputatuen Kongresuan (PSOE)

• Rafael Larreina, Gipuzkoatik diputatua Diputatuen Kongresuan (Amaiur)

• Gorka Maneiro, legebiltzarkidea Eusko Legebiltzarrean (UpyD)

• Laura Garrido, Alderdi Popularreko bozeramalea Eusko Legebiltzarrean (PP)

• Izaskun Bilbao, Europarlamentaria (EAJ)

Osoigo Foruma, Gros auzoan zabaldu berri duten Garoa Kultur Lab gunean egingo da, Zabaleta kaleko 34. zenbakian, Donostian. Ekimena liburu-denda bezalako leku ireki eta frexko batean egitea garrantzitsua dela deritzogu. Herritarrei zabaldutako gune baten egitea beharrezkoa da, benetan komunikazio efikaz eta garbia lortu nahi badugu.Osoigoren balore eta filosofiari lotuz, urbiltasuna eta naturaltasuna lortzeko eta giroa egokiena izan dadin, gosari formatuan egingo dugu topaketa.